XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Isurki ugari, mainel eta trazeria ezin ederragoak dituzten leihateak dira horiek.

XV. mendearen bukaeran eta XVI.aren hasieran data daitezke leihate horietako gehienak.

4.- BEHE ERDI AROKO IKONOGRAFIA, ESKULTURA ETA PINTURA. GIPUZKOA.

Gipuzkoako gotikoko pintura eta eskultura, Europako gainerako lekuetan bezala, oso loturik agertzen zaigu arkitekturarekin eta espazio arkitektonikoarekin.

Irudi eta ikono lauek, klima edo atmosfera orokorra sortuko dute tenpluan.

Irudiek, horrela, zutarri edo mikrokosmos txikiak sortaraziko dituzte gotikoko espazio sakratuaren barnean: tenplurako sarrerak, kaperak eta alboko hormak.

Irudiek eta ikonoek, Behe Erdi Aro guztian zehar, pausuz pausu, erromanikoko eskematismoa eta gehiegizko sinboloak alde batera uzteko joera izanen dute.

Irudiak naturalizatzeko joera ikusiko da, eta, eskulturgileak eta pintoreak, gizonaren / emakumearen hunkimenduez eta sentimenduez interesatzen hasiko dira.

Giza-psikea, bere bizitzarekin eta mugimenduarekin, artisten atentzioaren lehen planora pasatuko da.

Irudiek, bestetik, lirain bilakatzeko eta, ia ahazturik zeuden alde dekoratiboak berreskuratzeko joera izango dute.

Ikonografiaren zati handia, gure artean ere, historia-denboraren gertakizunetan murgilduko da: betiko Jesus, gurutziltzatua, oinazeen gizasemea; Ama maitagarria bere Semea eserita daukala, edo Pietatea gorpua bere altzoan duela; santuak eta martiriak, beren oinaze eta aintza atributuekin.

Arte konposaketek, konposaketa garbirako eta ordenaturako joera izanen dute.

Ordena arrazoizkoagoa eta lojikoagoa ikusiko da.

Errespetatu egingo da espazio naturala, denborarena eta psikologikoa, hitzarmenen eta Summa Teologikoak deiturikoen ordenazioak jarraituz.

Eskulturaren barruan oso osorik sartzen diren artelanei buruz mintzatu aurretik komenigarria da hilobi-monumentuei buruzko aipamenen bat egitea.

Ez dakigu monumentu horiek arkitekturaren edo eskulturaren barruan sailkatu behar ditugun.

Behe Erdi Aroko gizakia ez dirudi gehiegi kezkatzen duenik arkitekturak.

Espazioaren banaketa eta monumentu osoa, bertan bizitzeko baino begiak asetzeko gehiago pentsatua dagoela dirudi.

Gipuzkoako hilobi-lauden artean, ganboarren bandoko Gabiria familiarena nabarmentzen da, gurutze latindar ainguratuarekin eta, motibo geometriko ezberdinekin dekoratua superfizie osoan.

XIV. mendeko lana da.

Egun San Telmo Museoan dago (25) .

Familia beraren beste lauda bat ere ikus daiteke, gaztelu batekin eta zenbait otso ibiltariekin dekoratua, eta baita bata bestearen atzetik dabiltzan eta alboak hozkatzen dituzten arrainekin.

San Telmo Museoan dago hori ere.

Anoetako San Joan Bataiatzailearen elizako leihatea.

Gotiko estilokoa du trazeria, ojibazko arku zorrotz batekin eta bi zutabekin ate zangoetan.